Sesmans tradizioa, lantzea da… ezagutza da, artisautza da, gaurko onena da betiko ardura eta maitasunaz egina. Produktua da, nekazariaren, abeltzainaren, ekoizlearen, artisauaren, sukaldariaren esku adituetatik baino sortzen ez dena. Ekoizpen eta laborantza jasangarriko egungo teknikak erabili eta baliatuta, araudi zorrotzenak beteta… Sesmans ikerketa, sormena eta bilaketa ere badelako: gaur erabiltzeko moduan dagoen guztiaz baliatzen diren
eskuak direlako kalitate oneneko produktu osasungarriak sortzeko. Elikagai osasungarriak, ekologikoak exijitzen dituztenek, hots, elikagaiak zer diren, nongoak diren eta zer duten jakin nahi dutenek bilatzen duten guztia dago Sesmans produktu bakoitzean Kalitatea, zintzotasuna. Zure eskuetan: pertsonengandik pertsonengana. Sesmans da.

SESMANS LANKIDETZAN

Aritzen da, eskuz esku, Hortus Aprodiscae proiektuarekin, ERREZETA ESKLUSIBOAK produktuak lantzeko orduan. Jasangarritasuna, kalitatea, ekologia… Sesmans produktu bakoitzaren atzean dauden balioak dira. Nekazaritzako elikagaien inguruko proiektu ekologikoa da Hortus Aprodiscae, ezaugarri hauek dituena: elikagai ekologikoak laboratu eta lantzea, tokian tokiko balio tradizional eta gastronomikoetan oinarritzea (bertako barietateak berreskuratuz, adibidez) eta kalitaterik onena bermatzea ekoizpenean. Pertsonengandik pertsonengana: lanbideak bidezko eta arduratsuak izatea sustatzen du, baita aukera-berdintasuna, parte-hartze komunitarioa eta prestakuntza ere.

PRODUKTU FRESKOA BAINO EZ.

Osagarriak, lehengaia. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak. Jatorria, gertutasuna, helburu bakarrarekin: berme onena izatea, produktua fresko-fresko iritsiko baita mahaira, etxeetara, zuregana.

ERREZETA ESKLUSIBOAK

Gure chefak, kilometro zeroko produktuetan aditua izateaz gain, Sesmansek eta Sesmansentzat hautatutako osagai eta lehengaietatik sortzen ditu errezetak. Zapore paregabeak, Sesmansen baino ez, zuretzat baino ez.

Sentikorra da ikuspuntu linguistikotik (lau hizkuntzatan daude etiketatuta gure produktu guztiak), produktu bakoitzaren jatorriari buruzko informazio zehatza ematen du…

Zertifi kazio ekologikoa dute gure produktu guztiek, jakina. Baina, Sesmansentzat, zigilua baino gehiago, jarrera da hori: exijitzen dugu, egiaztatzen dugu, ziurtatzen dugu… arduratsuak gara, baita ere, elikadura-intolerantziei dagokienez, arriskutik gabe jateko modukoak baitira gure produktu guztiak. Zu bezain zorrotzak gara gu.